Itoizko urtegia kontrolik gabe betetzen ari direla ohartarazi du Itoizko Koordinakundeak. Urtegiaren betetze planean jartzen duenez, urtegian sobera den ura azpikaldeko isurbideetatik atera behar da. Baina, Itoizko Koordinaundeak jakinarazi duenez, Iratiko ubide ekologikotik (Iratin ura falta denean haruntz bideratzea da ubide horren egitekoa) ari dira huste lan hori egiten.
Koordinakundekoek esan dutenez, azpikaldeko isurbideak izorratuta daudela uste dute beraiek. Hala ere, arrazoia hori ezizanda ere, geldirik daudela azpimarratu dute, eta hori ez da ohikoa, eta "zerbait egin beharko da" beraien irudiko.
Urtegiaren barne galeriak urez beteta daudela ere esan dute Koordinakundekoek. Gau eta egun ura ponpaz ateratzen ari direla diote. Galerietan ura sartze hori pitzaduren ondorioz gertatu dela uste du Koordinadorak, eta pitzadura horiek porlanez isten saiatu izan badira ere,pitzadura berriak azaltzen direnez, sistema hori ez dela ona abisu eman dute.
Esan dutenez, beraiek jakinaren gainean daude, urtegian lanean ari diren goi teknikarien artean "desadostasunak" daudela.
Langileak ahoa itxita
Itoizko urtegian lanean ari diren beharginei "ahoa" isteko Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat "denbora osoan" urtegian dagoela esan du Koordinadorak. Gainera, langileak informazioa ez zabaltzeko "mehatxatuak" daudela diote.
Beraiek Ebroko ur konfederazioan urtegiaren inguruko informazio teknikoa eskatu dutenean ere, Espainiako Ingurugiro Ministeritzara bidali dituztela salatu dute.
Itoizko urtegia