Oskar Calabozo, Josu Etxeberria eta Jon Urretabizkaia euskal preso politikoak bakartu egin dituztela jakinarazi du Etxerat-ek. Prentsa ohar baten bidez argitu dute beste euskal preso biren erasotzailea Kordobako espetxeko (Espainia) euren modulu berean jarri izana salatzeagatik bakartu dituztela, 75. artikulua ezarrita.
Espetxe erakundeen jarrera gogor kritikatu du plataformak: «Gure senide eta lagunekin horrelako jarrera duen pertsona bat etengabe gure senideekin elkartu nahi izateagatik». Ohartarazi dutenez, «espetxean egotea nahiko zigor ez» eta gainera presoek «beste arrisku batzuk dituzte».
Euskal presoak
Kordoban hiru euskal preso bakartu dituztela salatu du Etxerat-ek
Beste euskal preso biren erasotzailea euren moduluan jarri izana salatu zuten hiru preso bakartu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu