Azkeneko kilometroak ari da egiten Korrika 16. Lehengo asteko ostegunean hasi zen, Tuteran (Nafarroa) eta bihar bukatuko da, Gasteizen. Gaur ere Bizkaian da, eta 22:30ak aldera pasatuko da Gipuzkoara.
Ohi bezala, ikaragarrizko giroa dago euskararen aldeko lasterketan gaur. Bart gauean jende asko izan da Sondikan, Derion, Zamudion, Lezaman... Zamudioko Musika Taldeko kideek trikitixa eta panderoekin itxarongo dute Korrika. Txorierriko futbol taldeek, berriz, euren partidetako ordutegiak aldatu dituzte umeek Korrikan parte hartzeko aukera izan zezaten. Jendetza izan da gero Larrabetzun edo Galdakaon. Hemen AEK-ko euskaltegiak lekukoa hartu duenean, han izan dira Espainia, Eskozia, Galizia eta Herrialde Katalanetako euskara ikasleak, ekimenean parte hartzen.
Igorren, Lemoan, Zornotzan, Durangon... izanho da arratsaldean Korrika 16.
Gauarekin Gipuzkoara sartuko da eta Debabarrena, Urola Garaia eta Deba Goiena eskualdeak zeharkatuko ditu: Eibar, Soraluze, Osintxu, Bergara, Antzuola, Urretxu, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza. Leintz-Gatzagatik Arabara pasatuko da goizeko zazpi eta erdiak aldera, azken txanpa egiteko.
Korrika 16
Korrika 16, bukaeraren bezperan
Bizkaian dabil gaur ere, ikaragarrizko giroarekin. Galdakaon Espainia, Eskozia, Galizia eta Herrialde Katalanetako euskara ikasleek hartu dute parte. Bihar bukatuko da euskakaren aldeko lasterketa, Gasteizen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu