Korrika sortu zutenak omendu ditu Bilboko Udalak, abenduaren 3a dela eta

Omenduak eta ordezkari politikoak, atzo, Bilboko Udalean. M. RAMIREZ / ARP.
2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Euskararen Nazioarteko Eguna da bihar, eta, horren harira, ekitaldi bat egin zuten atzo Bilboko Udalean. Korrika sortu zutenak gogoan hartu zituzten; aurten, izan ere, hogeigarren aldia bete du AEK-k antolatzen duen lasterketak. Zurezko lekuko bana eman zieten oroigarri gisa. Honako hauek omendu zituzten: Bitor Allende, Alvaro Gurrea, Urtsa Errazti, Bittor Artola, Josepe Zuazo, Joseba Kanpo, Julen Kaltzada eta Enrique Ibabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.