Krisia dela-eta itunpeko eskolentzat ez dagoela diru gehiago esan du Zelaak

Doktoretzak eta master ofizialak ordaintzeko ikasleentzako mailegu funtsa kendu egingo du Hezkuntza ministroak

Erredakzioa
2012ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Itunpeko ikastetxeen finantzaketa handitzeko biderik ez dagoela ziurtatu du Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak. Ohartarazi du krisia dela-eta zentro bakoitzak dauzkan baliabideekin aurrera egin beharko duela. «Zentro publikoetako baliabideak zentro pribatuetara bideratzea, hori ez dugu inoiz egingo, sare publikoa baita hezkuntza unibertsalaren bermea».

Bestalde, Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak azaldu du masterrak eta doktoretzak egiteko maileguak kendu egingo dituela. Ehun milioi euro ematekoak ziren maileguetan, baina ministroak uste du ikasleentzat ez direla erakargarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.