Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Galdera zuzena

Kristiane Etxaluz

Kulturgintzako eragilea

2012ko urriaren 18a
00:00
Entzun
1. Zer interesekin begiratzen diezu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei?

2. Bakegintzan eta normalizazio politikoaren bidean pausoak emateko balioko ote dute?

3. Ipar Euskal Herriarentzat zer garrantzi dute?

4. Ondoriorik izanen ote da Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko harremanetan?

1.Begiratzen diet, beste abertzaleen gisara, ikusteko ea Euskal AutonomiaErkidegoan bederen abertzaleok nagusitzen garen.Baina hauteskundeek eskaintzen duten norgehiagoka kutsu horretaz, propaganda merkez hornitua den kutsu horretaz mesfidatzen naiz.

2.Tamalez, aldaketa demokratikoari begiratzen badiogu, urrun gara oraindik baketik eta normalizazio politikotik.Espainol botereak euskal aldarrikapena ontzat hartuko duen momentuaz urrun gara oraindik, maleruski.Londres momentu hauetan egiten ari da Eskoziarekin, baina euskaldunok ez gara egoera horretan.Espainol boterea demokratizatzeko zerk balio duen ez dakit batere. Baina seguru naizEspainiako jende zuhur andana handia pentsatzera ekarriko lukeela jakiteak euskaldun gisa bizi nahi dutela Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen bi herenek. Euskaldun gisa eta ez espainol gisa....Alde horretatik aurrerapausoak ekar ditzake. Berdin-berdin Europan.Politikari interesatzen direnetan sinetsi nahi dut, beren sostengua erakutsiko digutela sinetsi nahi dut.Zentzu horretan, aurrera pausoak dira bai heldu diren hauteskunde horiek.

3.Ipar Euskal Herrian garrantzia dute hauteskunde horiek, konfiantza eta morala emanen dietelako beren euskalduntasuna osoki bizitu beharrean oraindik gorderik atxikitzen dutenei.

4.Euskal Autonomia Erkidegoko gobernukoentzako sekulako ariketa izanen da nazio eraikuntzaren adoste lana.Lehentasunak zein arlotan eta helburuetan finkatzen dituzten beharko dute zehaztu eta argitu.Adibidez, emaitza oneko trenbideen azpiegiturak garatzeko dirua eta nahia baldin badute, garaia dute dena berriz ikusteko eta Baiona Bilbotik, Gasteizetik edota Iruñetik bi oren baino gutxiagotara ezartzeko. Eta hori gaur egun ditugun azpiegiturak hobetuz, erran gabe doa. Ametsetan aritzea libre da!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.