1930. Hondeatzen ari ziren hormako eskuineko hegalean luizia gertatu zen. Kontratua kendu zioten eraikitzaileari. Isurbideetan ere hormigoia sartu behar izan zuten luiziengatik.
1960. Urtegia hustu eta berriro bete zuten, eta berriro mugitu zen eskuineko hegala. Errepidea lekuz mugitu behar izan zuten.
1964. Euriteei ezin eutsirik, luizia gertatu zen berriro hegal berean.
1983. Urtegia handitzeko asmoak. Kezkatua zen Rene Petit Esako ingeniaria: «Beldur handia emango lidake handitzeak».
1999. Txostenak baziren arriskuaz ohartarazten zutenak; eskatutako ikerketa guztiak ez zituzten egin, baina ingurumen eraginaren baimena lortu zuten Esa handitzeko. Aditu batzuek azaldu zuten «hondamen» arriskua ekarriko zuela handitzeak.
2001. Urtegia handitzeko lanen lehen harria jarri zuten.
2003. Obren eraginez, pitzadura handiak azaldu ziren urtegi ertzeko hormetan, eta lurra mugitu zen.
2004. Eskuin hegala mugitzen hasi zen berriro, 1930ean eta 1960an bezala.
2006. Obrako lur soberakinak uzten ari ziren lekuan luizia gertatu zen: 3,5 milioi metro kubo lur mugitu ziren. Ezkutuan eduki zuen CHE Ebroko Ur Konfederazioak 2007ra arte, hedabideek argitaratu zuten arte.
2007ko otsaila. Luizia izan zela argitaratu eta bi egunera, Ingurumen Ministerioak ingurumen eraginari buruzko adierazpena berriro egiteko agindu zuen, araua erabat betetzen ez zuelakoan. Urtegiaren egitura bera arriskuan egona zela ohartarazi zuten.
2007ko uztaila. Luizi gehiago. Ministerioak obrak gerarazi zituen, eta ikerketa geologikoak hasi.
2008. Ezker hegaleko pendoitz bat hautsi zen eurite batean.
2012. Ugaritzen hasi ziren arazoak: ezker hegalean mugimenduak hasi ziren apirilean, eta ekainean, eskuin hegalean. CHEk aitortu zuen urtegiaren maila igotzen ari zela.
2013. Eskuin hegaleko mugimenduak handitu egin ziren, eta 60 etxe hutsarazi zituzten, arriskuagatik. Etxeetan eta inguruan pitzadura handiak zeuden.
2014. Urtarrilean CHEk aitortu zuen eskuin hegala mugitzen ari zela, nahiz eta dirutza gastatzen ari zen lur mugimenduetan.
KRONOLOGIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu