Kronologia

2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun

IKA-MIKAREN ERDIAN



Garoñako zentral nuklearrak 40 urte daramatza lanean eta Espainiako Estatuko zaharrena da. Ura irakiten dagoen erreaktore batek osatutako bapore ekoizpen sistema nuklearra erabiltzen du zentralak (Boiling Water Reactor), eta466 MWko potentzia elektrikoa du —hasieran 460koa zen—. 2009an 3.579,85 milioi kWh sortu zituen. Nuclenorren jabetza da, gaur egun Iberdrolak eta Endesak erdiz erdi osatzen duten enpresarena.

1971. Garoñako zentral nuklearra martxan jarri zuten martxoan.

1999. Uztailean berritu zuten Espainiako Gobernuak eta Nuclenorrek Garoña hamar urte gehiago ustiatzeko ituna.

2004. Otsailean, akats baten ondorioz, txatar erradiaktiboa bidali zuten Garoñatik Bizkaiko altzairutegi batera. INES Gertakari Nuklearrentzako Nazioarteko Eskalan, 1 maila izan zuen gertakariak.

2005. Martxoan, sistemaren akats bat antzeman zuten eusteko eraikineko aireztatze balbuletan.

2006. Nuclenorrek Garoñaren ustiaketa 2019ra arte luzatzea eskatu zuen.

2008. Etengabeko horniketako baterietan akats bat antzeman zuten abuztuan. INES eskalan 1 maila izan zuen. Urte hartan beste sei gertakari jakinarazi zizkioten CSNri, denak 0 mailakoak.

2009. Zortzi jazoeren berri eman zion Garoñako zentralak CSNri. Guztiak 0 mailakoak.

2009. Ekainean, Eusko Legebiltzarrak Garoña behin betiko ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari. PP eta UPD ez beste guztiek babestu zuten eskaera.

2009.. Espainiako Gobernuak Garoñako zentralari 2013ko uztailaren 5era arte jarduteko baimena eman zion uztailean. Data horretan zentrala betiko itxi beharko dela agindu zuen gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.