Kukutza gaztetxea bihotzetan bizirik dagoela aldarri egin dute

Errekaldeko gaztetxea bota eta urtebetera, elkarretaratzeak egin dituzte udaletxearen eta auzitegien aurrean

Bilboko udaletxearen aurrean elkarretaratzea egin zuten atzo, Kukutza gogoan hartuta. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Cabisa enpresak eskatu eta Bilboko Udalak baimena emanda, atzo urtebete hasi ziren Errekalde auzoko Kukutza gaztetxea botatzen. Gaztetxea zena orubea da orain, hormaz itxia. Gaztetxeko kideen eta auzotarren bihotzetan bizirik jarraitzen duela aldarri egin zuten atzo, hala ere. Urteurrena gogoratuz, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldeanudaletxearen aurrean. Auzitegietara joan ziren ondoren, eta Errekalden bukatu zuten. Urte bat eta gero Kukutza bihotzean idatzia zuen pankartarekin egin zuten itzulia.

Epaiketa egiteko zain daude 75 pertsona, eta haietatik lau adingabeak dira. 11ren aurkako epaiketa datorren astean hasiko da, ostegunean; Kukutza husteko egun haietan kalean istiluak eragitea leporatu diete, eta isunak eskatu ditu fiskalak haientzat. Gainerako auzipetuen aurkako epaiketak uda bitartean egingo dituztela espero dute. Auzipetu guztiei babesa adierazteko ere baliatu zuten elkarretaratzea atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.