Labiano eta Gartxotena gazteak gaur kartzelatuko dituzte

Salaketa anonimo batean oinarrituta kondenatu zituen Auzitegi Nazionalak Zarauzko bi gazteak

Gartxotena —ezkerrean— eta Labiano —eskuinean—. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Manifestazio batean ustez ETAren aldeko oihuak egiteagatik urtebeteko kartzela zigorra eta lan publikoetarako sei urtetako inhabilitazioa jaso zuten bi gazte zarauztarrak, Aritz Labiano eta Haritz Gartxotena, gaur kartzelatuko dituzte. Aurretik, baina, Espainiako Auzitegi Nazionalean aurkeztu beharko dute, Madrilen, zigorra ezarri zien auzitegian bertan, hain zuzen ere.

Salaketa anonimo batengatik ireki zuten auzibidea Zarauzko bi gazteen aurka, eta salaketa anonimo huraxe izan zen Auzitegi Nazionalak 2010eko udan Labiano eta Gartxotena zigortzeko erabilitako «froga» bakarra. Helegite aukera guztiak agortuta, gaur betearaziko du Auzitegi Nazionalak orduan ezarritako zigorra.

Auzi horren aurkako mugimendu zabala sortu da Zarautzen. Atzo bertan manifestazio bat egin zuten, eta gaurko ere beste batera deitu dute.

Auzia salatzeko Internet bidez zabaldutako sinadura bilketan, berriz, dagoeneko 1.600 herritar ingururen atxikimendua jaso dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.