LABRAZA. Arabako Batzar Nagusietan agerraldia egin zuen atzo Labrazako Administrazio Batzarreko presidenteak, eta herrian eraiki asmo duten zentral eolikoak «inpaktu bortitza» izango duela salatu zuen. Halaber, nabarmendu zuen herritarrek ezezkoa eman diotela proiektuari.
Azaldu duenez, 200 metroko zortzi errota jarri nahi dituzte zenbait sari jaso dituen harresi batetik «oso gertu». Gainera, haien hitzetan, parkea Labrazan jartzeak ez du bat egitenLurraldearen Antolamendurako Gidalerroekin. Agerraldiak iraun duen bitartean, Labrazako eta Arabako Errioxako bizilagunek eta Arabako Mendiak Aske plataformako kideek elkarretaratzea egin dute Batzar Nagusien atarian.
Labrazako parke eolikoaren inpaktua gaitzetsi dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu