Irudia. Donostia
LAGUNTZAK BERRIZ EMATEKO ESKARIA
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako itunpeko euskaltegietako ikasleen ordezkaritza batek 10.000 sinadura baino gehiago eraman zituen atzo HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak Donostian duen egoitzara, ikasturtea gainditzeagatik jasotzen zituzten laguntzak kendu egin dituztela salatzeko. Azterketak egin ahal izateko baldintzak gogortu dituztela ere kritikatu zuten, eta, ondorioz, gero eta gutxiago direla azterketak egitera aurkez daitezkeen ikasleak. Laguntza horiek ahalik eta azkarren berriz emateko eskatu zioten HABEko zuzendari Iñaki Uriberi. Euskaltegietako arduradunen talde batek babestu ditu ikasleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu