Martxoak 8. Emakumeen Eguna

Lana eta familila uztartzeko dirua 4 milioi gutxitu du Jaurlaritzak

Umeak izateagatik ematen diren laguntzei eutsi diete; egindako ahalegina nabarmendu du Idoia Mendiak

Umeak izategatik ematen diren laguntzei eutsi die Jaurlaritzak. R. BOGAJO / ARP.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Iazko datuekin alderatuz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailak lau milioi gutxiago emango ditu lana eta familia uztartzeko politiketarako: 34 milioi eurotik 30 milioira, hain zuzen ere. Seme-alabak zaintzeagatik baimena eskatzen dutenek 3.255 euro jasoko dituzte. Lanaldia txikitzeko eskatzen dutenak ere diruz lagunduko ditu Jaurlaritzak. Lanaldi murrizketa %45etik gorakoa bada, 2.604 euro jasoko ditu eskaria egin duenak; %40 eta %45 artekoa bada, 2.325 euro; eta %33 eta %40 artekoa izanez gero, 2.046 euro.

Seme-alabak zaintzeko pertsona bat kontratatu nahi izanez gero, berriz, gizarte kostuen %93 emango zaie 28.000 euro arteko errenta dutenei; hortik goragoko errentak dituztenei, berriz, %69,75.

Jaurlaritzak eutsi egin die, berriz, seme-alabak izateagatik ematen dituen laguntzei. Guztira, 27 milioi emango ditu. Lehen haurra izateagatik, errentaren arabera, 400 eta 900 euro artean jasoko dituzte gurasoek. Bigarrenerako kopuru bakarra izango da: 1.500 euro. Lehen urtean, 1.110 emango zaizkie, eta 400 bigarrenean. 6.300 eurorenak izango dira hirugarren seme-alabarentzako laguntzak. Haurrak adoptatzen dituztenentzat ere egongo dira laguntzak.

Jaurlaritzak laguntzak emateko egindako ahalegina nabarmendu du. «Beste erkidego batzuetan kendu egin dituzte», esan du Idoia Mendia bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.