EUSKAL HERRIA

Landaren arabera, Europako instituzioak "lupaz" aztertzen ari dira Madrilen jokabidea

35/02 auziko auzipetuek harreman bira egin dute nazioartean, eta nabarmendu dute Espainiako Gobernuaren jarrerak "haserrea eta harridura" eragin duela.

2013ko urriaren 10a
18:49
Entzun

"Nazioartean haserrea eta harridura eragin du 35/02 auziak, eta Europako instituzioak Espainiako Gobernuaren jokabidea gertutik jarraitzen ari dira", azaldu dute Sabin Del Bado eta Karmelo Landak, Herriko tabernen auzian auzipetuak biak ala biak. Del Badok eta Landak aurreko astean nazioartean egindako harreman biraren nondik norakoak azaldu dituzte Bilbon emandako prentsaurrekoan, eta datorren astean hasiko den makroepaiketari begira, jakinarazi dute bilera erronda bat ere egin dutela Euskal Herriko alderdi politikoekin, sindikatuekin eta eragile sozialekin. 

Nabarmendu dute Europako zein NBEtako Giza eskubideen babeserako sistema aztertzen ari dela Madrilgo Gobernuaren jokabidea eta "ondorio larriak" ateratzen ari direla nabarmendu dute. "NBEak eman zuen epaia 2009an: erakunde politiko bat legez kanpo utzia bada ere, bidezko aktibitate politikoa egitea ez da delitu penala. Horregatik, Europako parlamentua makropozesua aztertzen ari da. Bide honetan, egin diren irregulartasunak aztertzen ari da instituzio gorenetan.  

Nazioarte mailan landu dituzten aurreneko harremanak, hain justu, Herriraren aurkako operazioa eman zen egun berean egin zituzten, hego zein ipar Irlandan. Bertan izan ziren Urko Aiartza, Sabin Del Bado eta igor Zulaika. Hala, Belfasten (Ipar Irlanda) Stormonteko parlamentuan hainbat talderekin bildu ziren; baita Martin McGuinnes Ipar Irlandako lehen ministro ordearekin eta presoen sostengu erakundeko ordezkarien ere. Harremanak sendotze aldera, esperientziak trukatu zituzten Sinn Feineko talde parlamentariekin. 

Era berean, Dublineko kanpo harremanetarako batzordearen batzar batean hartu zuten parte, nahiz eta ohiko gai ordenatik kanpo egon. Laboristek eta Fine Gael alderdiak ere hartu zuten parte. Eskozian ere izan ziren, SNPko kideekin, gaia instituzioetan ere azter zedin. 

Bestalde, Karmelo Landa, Haritz Lopez eta Iraide Lejarreta Estrasburgon izan ziren irailaren 30etik urriaren 2ra bitarte. Izan ere, aste horretan europar kontseiluaren asanblada parlamentarioa deituta zegoen , urtean lau aldiz egiten dena, eta talde guztiekin batzartzeko aprobetxatu zuten, eskuin muturreko alderdiekin salbu. Bruselan ere Europar Batasuneko parlamentuan bildu ziren talde guztiekin, ordezkari espainiarrak barne. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.