lan istripuak

Langile bat hil da Lezon, segurtasun neurriak betetzen ez zituen makina batek harrapatuta

Francisco Javier I.A. donostiarrak 56 urte zituen, eta Kopisal enpresan ari zen lanean. Harrapatu duen mandrinatzeko makinak 40 urte zituen, eta Osalanen arabera, ez zituen segurtasun neurriak betetzen.

2007ko urtarrilaren 16a
15:23
Entzun
Osalan EAEko lan osasunerako erakundeko teknikariek agertu dutenez, goizeko zortziak aldera gertatu da ezbeharra: mandrinatzeko makinaren ardatza minutuko 300-400 erreboluziotan zebilen, eta txirbila zeukan pilatuta. Hala, Francisco Javier I.A.ren jertsean kateatu da txirbila, eta ardatzak airean buelta eman dio 56 urteko langileari, heriotza eraginez. Lankide batek makina gerarazi du entegailu nagusitik.

Ezbeharraren nondik norakoak aztertu ostean, makinak ez zituela segurtasun neurriak betetzen agertu dute Osalaneko teknikariek: "1.215 Errege Dekretuak makina horietarako ezarritako araudia ez zuten betetzen". Orain, zergatik ez diren neurri horiek bete ikertu behar du Lan Ikuskaritzak, eta horren arabera, zigorra erabaki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.