LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da Nafarroan, enbor bat gainera erorita

Ezbeharra 17:00ak inguruan gertatu da Araitz Ibarrean (Nafarroa). 48 urteko doneztebarra lanean ari zenean enbor bat gainera erori zaio eta bertan hil da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Lizartzako (Gipuzkoa) Basalan- Arospide basogintza enpresarentzat egiten zuen lan.

2006ko abuztuaren 9a
19:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Foruzaingoaren ikerketaren arabera, moztutako pinu enbor bat beste pinu baten kontra zegoen eta hori izan da gainera erori eta C.E.A.Z. langilea zapaldu duena. Lan istripua Araitz Ibarreko Uztegi herritik 1,5 kilometrotara gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.