Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du alderdi guztiek «erantzukizunez» jokatzea espero duela Eusko Legebiltzarrean sortzekotan den elkarbizitzarako lantaldearen inguruko eztabaidan. Eusko Legebiltzarraren ostiraleko osoko bilkuran eztabaidatuko dute proposamenaren inguruan, eta, Idoia Mendiak esan duenez, «ahalik eta akordiorik zabalena» lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak.
EAko idazkari nagusi Pello Urizarrek esan du bere alderdiak ez duela babestuko Patxi Lopezen proposamena: «Euskal gatazka onartu ere egiten ez duen proposamen batek ez du ekarpenik egiten konponbideari begira».
Lantaldearen sorreran denak erantzukizunez aritzea nahi du Mendiak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du «akordio zabal bat» lortzea espero duela ostiraleko bilkuran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu