Lanuztea dute gaur goizean Bilboko Metroan, eta hiru trenetik bakarra ibiliko da

Hilabeteak daramatzate protestan metroko langileak. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Hiru orduko lanuztea dute gaur goizean Bilboko Metroko langileek, 09:45etik 12:45era. Urteko lehen geldialdia dute. Hilabeteak dira lan gatazka daukatela zuzendaritzarekin, eta Txema Oleaga buru jarrita ere ez dira konpondu arazoak. Areago, sindikatuek ohartarazi dute gatazka «okertu» egin duela zuzendaritzaren azken iragarpenak: 2011ko soldatatik zati bat itzultzeko agindu die beharginei, bere garaian ez zielako ezarri alor publikoko langileen soldata %5 jaisteko erabakia. «Mendekutzat» hartu dute erabakia sindikatuek.

Protestan denbora daramate, eta beste urrats bat egitea proposatuko die langile batzordeak beharginei: hilaren 19an manifestazioa egitea proposatuko die, eta langileei ez ezik beste pertsonei ere aukera ematea joateko. Datorren astean erabakiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.