Lanuztea egin nahi duten metroko langileei presio egitea egotzi diote enpresari

Ibai Maruri Bilbao.
Bilbo
2011ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Mobilizazioen laugarren astea dute honakoa Bilboko Metroko beharginek. Atzoko goiz partean bakarrik egin zuten lanuztea, etaerantzuna «orain arteko arrakastatsuena» izan zela dio langile batzordeak: %85eko parte hartzea izan zuela diote. Salaketa ere egin dute, enpresaren portaera kritikatuz: «Koordinaziorako eta operazioetako nagusiek agintekeriaz jokatu dute, gutxieneko zerbitzuak egokitu zaizkien langileei jasotakoa baino zerbitzu gehiago eginarazi guran», azaldu du LAB sindikatuko Raul Mendezek. Horren ondorioz tentsio uneak izan direla diote. Eusko Jaurlaritzak lanuztea bukatzen den unean bertan zerbitzua %100ean eskaintzeko emandako agindua ere gaitzetsi dute. Izan ere, 08:45ean dena martxan egoteko beharginek lehenago hasi behar dute lanean. Une honetan ez dago negoziaziorik langile batzordearen eta enpresaren artean. Horiek hala, sindikatuek uztailerako mobilizazioak dituzte buruan. Bien bitartean, bihar aste honetako bigarren lanuztea egingo dute, 06:45etik 08:45era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.