Lapurreta egin dute Arabako hamabost bat industria pabiloitan gau bakar batean

Eguzki plakak, bizikletak, altzariak, dirua eta dozenaka kilo txatar ostu dituzte. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.

Goiain industrialdea, Legution. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Goiain industrialdea, Legution. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko maiatzaren 17a
13:42
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostiral goizaldean lapurreta egin zuten Arabako hamabost bat industria pabiloitan. Aguraingo Litutxipi industrialdean, Legutioko Goiain industrialdean, Gamarran eta Gasteizko Adurtzan egin dituzte lapurretak. Eguzki plakak, bizikletak, altzariak, dirua eta dozenaka kilo txatar lapurtu zituzten hamabi ordu eskasetan. Auto bat ere ostu zuten, eta kalte materialak eragin enpresatan. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.

Eguerdian, Ertzaintzaren patruila batek txatarrez betetako furgoneta bat geldiarazi zuen, Gasteizko URSSAren instalazio zaharretatik irteten ari zela. Ibilgailuan zihoazenak identifikatu zituzten, ea ikertu gisa deklaratu beharko dute lapurreta horiek argitzeko abiatutako prozesuarekin lotuta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.