Larunbatean hildakoaren familiari doluminak eman dizkio Lasarteko Udalak
Lasarte-Oriako Udalak (Gipuzkoa) doluminak eman dizkio larunbatean Zabaleta auzoan hil zuten gizonaren familiari; atzo bildu zen bozeramaileen batzordea, adierazpena onartzeko. Lasarte-Oriako hilketaz akusatutako 24 urteko mutila atzo zen auzitegian deklaratzekoa, baina atxiloaldia luzatu zion epaileak. Froga batzuen zain zegoen; haiek jasotakoan eraman zuten atxilotua deklaratzera, iluntzean; erredakzio hau ixteko orduan ez zen ezagutzen epailearen ebazpena, baina homizidioa egotzi dio Poliziak; Jose Antonio Telleria hiltzeaz akusatu dute. Hildakoaren iloba da. Telleria bere etxean aurkitu zuten, buruan tiro bat zuela, larunbatean; ustez hilketa erabili zuten arma, berriz, Oria ibaian aurkitu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu