«Lau egun daramatzat erabat leher eginda»

Maite Asensio Lozano.
Bilbo
2011ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pannagh elkartea ixteak «arazo larriak» eragin dizkieerabiltzaile terapeutikoei. «Marihuanarekiko tratamendua eten behar izan dut, lau egun daramatzat erabat leher eginda», azaldu zuen atzo Txelu Manrique bazkideak; merkatu beltzera jo beharko duela erantsi zuen: «Nola edo hala konpondu beharko dut».

323 bazkide dauzka Pannaghek; gutxi gorabehera, erdiak kontsumitzaile ludikoak dira, eta beste erdiak, terapeutikoak. Azken horiek marihuana erabiltzen dute gaixotasunaren sintomak edo ondorioak arintzeko, bai erreta, bai landaretik eratorritako olioak eta bestelakoak baliatuta. Pedro Luis Gomez bazkideak, adibidez, fibromialgia dauka: «Botikek zortzi orduz jota uzten naute, ezin dut lanik egin... Marihuanaren kontsumo arrazionalizatuari esker, seme-alabak zaintzeko gai naiz».

Erabiltzaile horiek «babesik gabe» geratu direla salatu dute, eta aringarri bila «merkatu beltzera jo» beharko dutela ohartarazi du Martin Barriusok: «Elkartea ahultzen ari den merkatu beltza indartu du polizia operazioak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.