Lan gatazka

Lau eguneko grebara deitu dute Peugeot Dansan

2008ko martxoaren 3a
14:41
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lan hitzarmena aldatzeko asmoz lau eguneko grebara deitu du Peugeot Dansa auto salmenta enprsako Bilbo eta Barakaldoko (Bizkaia) saltokietan LSB-USO sindikatuak. Sindikatu horrek du ordezkari gehien enpresa horretan -bostetik hiru-, eta agertu dutenez, lanuzte deialdiak langileen babesa jaso du batzarrean. Martxoaren 4a, 6a, 11 eta 12a hautatu dituzte greba egun.

Egun, metaleko lan hitzarmena aplikatzen die zuzendaritzak 70 langileei arlo batzuetan, eta merkataritzakoa beste batzuetan. Lan hitzarmen "bakarra" eskatzen du LSB-USOk.ELAk eta UGTk dituzte Peugeot Dansako beste bi ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.