Juan Jose Rego Vidal presoak iktus bat izan zuen otsailaren 23an; garuneko isuri bat. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Donostia ospitalera eraman behar izan zuten haren hurkoek, eta lau egunez izan zuten han. Donostiakoa da presoa. 75 urte ditu, eta bihotzeko gaitz larria du. Bi urte eta erdi daramatza zigorra etxean betetzen, pairatzen duen gaixotasun horregatik. Sendagileek erabateko atsedenaldia hartzeko agindu diote.
2012an atera zen Rego espetxetik, zigorra etxean betetzeko. Espainiako Espetxe Arautegiko 100.2 artikulua ezarrita atera zuten kartzelatik, baina baldintza gogorrak jarrita: soilik 10:00etatik 15:00etara bitartean atera daiteke etxetik, asteartero sinatzera joan behar du Martuteneko kartzelara eta hankan daraman gailua gainbegiratzen diote aldiro.
Lau egunez ospitalean izan da Rego Vidal presoa, garuneko isuria izan ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu