Lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan genero indarkeriagatik

Joan den igandean Irunen gertatu zen sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute

Erredakzioa
Iruñea
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Nafarroako Foruzaingoak lau pertsona atxilotu ditu azkeneko astean, beren bikotekideei eraso egin izana leporatuta. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hiru kasutan emakumeek salatu dute lehenagotik jasaten zituztela tratu txarrak.

Larunbatean 44 urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñerrian, bikotekideak haren kontrako salaketa jarri ondoren. Foruzainak etxebizitzara joan ziren, baina ustezko erasotzaileak ez zien kasurik egin poliziei, eta, gobernuaren arabera, atxilotu egin zuten genero indarkeriagatik eta aginteari desobendientzia agertzeagatik. Igandean, berriz, 63 urteko gizonezko bat atzeman zuten udaltzainek Castejonen. Emazteak salatu zuen aspalditik pairatzen zituela tratu txar fisiko eta psikologikoak.

Asteartean, 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Foruzaingoak Olatzagutian, eta 36ko beste bat Tuteran. Bikotekideei eraso egin izana leporatuta atzeman zituzten.

Atzo iluntzean elkarretaratzea egin zuten Irunen (Gipuzkoa), asteburuan herri horretan gertatutako sexu erasoa salatzeko. Igande goizaldean, 04:30ak aldera, Ertzaintzak 17 urteko mutil bat atxilotu zuen, emakume bati sexu erasoa egin izana egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.