Preso dauden bikoteek zigorra espetxe berean betetzeko eskubidea dute, eta are gehiago haurren bat izaten badute. Hala ere, Lierni Armendariz beasaindarra eta Oroitz Salegi donostiarra bananduta dauzkatela salatu du Etxerat-ek, bien umeak lau hilabete besterik ez duen arren. Aranjuezen dago Armendariz, haurrarekin, eta Leongo Mansillan Salegi.
Haurra jaio baino bi hilabete lehenagora arte, bi presoak Mansillako espetxean zeuden, baina erditzeko bi hilabete falta zituenean Aranjuezko amen modulu berezira eraman zuten Armendariz, eta orduz geroztik, bananduta daude umearen gurasoak. Aitak ez du semea ezagutu oraindik.
Armendariz Aranjuezera eraman zutenean, bera ere hara eramateko eskatu zuen Salegik, baina ukatu egin zioten, «arriskutsua» izan zitekeela argudiatuta. Epaileengana jo du Salegik, eta erantzunaren zain dago.
Haurra izanda aparte dagoen bikote bakarra dela ohartarazi du Etxerat-ek, eta nabarmendu du «bidegabea» dela erabat. Etxerat-ek salatu du haurrik ez duten bost euskal-preso bikote daudela bananduta. «Egoera oso gogorra da banatuta daudenentzat».
Lau hilabeteko haur bat duten bi euskal preso bananduta dauzkate
Lierni Armendariz Aranjuezen daukate preso, eta Oroitz Salegi, Leongo Mansilla espetxean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu