Borroka 13:40 aldera gertatu da, Alaveseko eta Racineko jarraitzaileen artean. Arabako hiriburuak Alavesen eta Realaren arteko partida hartuko du gaur, baita Vitoriaren eta Racingen arteko neurketa ere.
Berri agentzien arabera, lau zaurituak Racing taldeko jarraitzaileak dira, eta horietako bi anbulantzian eraman dituzte Santiago ospitalera. ZUIn ingresatu dute ospitalera eraman duten jarraitzaileetako bat. Hirugarren zauritu bat anbulategi batean artatu dute, eta laugarrena liskarra izan den lekuan bertan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak adierazi duenez, 26 urteko gazte baten kontrako ikerketa abiatu dute, ustez borroketan parte hartzeagatik.
Informa @robertobascoy: Pelea en Vitoria entre ultras de Alavés y Racing. Del Racing 100 implicados. 3 heridos. ðŸÂÂÂŽ¥ (vía @Arkaitzz17) pic.twitter.com/k28UtioqJA
— Radioestadio (@Radioestadio) 14 de octubre de 2017