Araba

Laudion PSEk ez dio babesa eman EAJri eta Bilduren hautagaia izendatu dute alkate

PPko bi zinegotziek babesa eman diote EAJren hautagaiari baina horrek ez du gehiengo osoa lortu, PSE-EEk bere hautagaiari eman dizkiolako bi botoak.

2011ko ekainaren 11
16:11
Entzun

Natxo Urkixo Bilduren hautagaia izendatu dute gaur Laudioko alkate datozen lau urteetarako. Koalizioko zinegotzien sei botoak jaso ditu, EAJko hautagai Mikel Lasak bere alderdiko seirenak jaso dituen moduan. PPko bi zinegotziek Lasari eman diote botoa, baina horrela ere gehiengo osorik ez duenez lortu, zerrenda bozkatuena delako Urkixo izendatu dute alkate.

PSE-EEk bi zinegotzi ditu Laudion, eta horiek Lasa babestu izan balute alkatetza kenduko zion horrek Bilduri, bederatzi boto baitira gehiengo osoa. PSEko zinegotziek, ordea, euren hautagaiari eman diote botoa, argudiatuz EAJrekin akordio orokorrik egitea ez dela posible izan. Omia herri plataformako zinegotzia abstenitu egin da.

Laudioko alkatetza EAJk izan zuen 1987ra arte. Juan Jose Ibarretxe zen orduan alkate, baina Pablo Gorostiaga Herri Batasunako kideak ordezkatu zuen. 1991tik 199ra EAJk izan zuen berriro agintea Laudion, eta 1999 Gorostiagak hartu zuen berriro. Azken zortzi urteetan Jon Karla Menoyo EAJko kidea izan da alkate Arabako bigarren herri handienean.

Amurrion Josune Irabien EAJko hautagaia alkate

Amurrion Josune Irabien EAJko hautagaiak hartu du alkatetza, azken sei agintaldietan Pablo Isasi EAko kidea alkate izan ostean. Isasi ez zen alkatetzara Bilduren zerrendan aurkeztu, eta zinegotzi kopuruan berdindu egin zuten EAJk eta koalizioak, zazpina zinegotzirekin. PSEk eta PPk euren hautagaiei eman diete botoa, eta zerrenda bozkatuena izan zenez, Irabien izendatu dute alkate.

Agurain eta Asparrena Bilduren esku

Bildu koalizioko Maider Garcia de Vicuña da Aguraingo alkate berria, gehiengo sinplearekin. Bilduko sei ordezkarien babesa jaso du, baina EAJk bost ordezkari zituen. Bi alderdi hauek bakarrik lortu zuten ordezkariren bat bozetan. Azken 24 urteetan Eusko Alkartasuna egon da gobernuan.

Asparrenan ere Bilduk lortu du alkatetza.

Bastidan PPk eskuratu du alkatetza. Bere alderdiaren bozkak nahikoa izan ditu gehiengo osoa lortzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.