Bilboko Aste Nagusiak bere laugarren eguna du gaur eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen diren guztiek, egitarau zabalaz gozatu ahal izango dute.
Haurrek, 11etan hasita, Txikigunean (Casilda Iturrizar parkean) jolasteko aukera izan dute. Konpartsek ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte etxeko txikienentzat. 11etan puzgarriak, rokodromoa eta tailerrak izan dira Aixe Berri konpartsan. Ordu berean, Kulturgunean, Irrien Lagunek emanaldia eskaini dute. 13:00etan hasita, Patxin eta Potxon pailazoekin disfrutatu dezakete haurrek. Arratsaldean ere ez dute aspertzeko astirik izango. 19:30etan umeentzako antzerkia (Gas plazan) eskainiko du Xtreme konpainiak. Antzerkia ikustea baino txokolatea jatea nahiago duenak, 19:30etan dauka hitzordua Karpagunean.
Egunean zehar, Euskal Herriko festetan ohikotzat jo daitezkeen ekitaldiak daude programaturik. Besteak beste, patata tortilla lehiaketa (9etan), txistulariak (10etan), bertsolariak (13:00etan, Santiago Plazan) eta euskal dantzak (19:00, Plaza Barrian). Baina, zehazki Bilborekin lotura estua dute beste ikuskizun batzuk ere antolatu dira gaurko. 12:00etan Pergolan, Irraintzi taldearen eskutik Bilbainadak izango dira eta 13:00etan Bilbotarrak taldeak abestuko ditu Bilbainadak, Zazpikaleetan. Gauean, Bilboko pertsonaia sinbolikoenetarikoa den La Otxoak emango du kontzertua (23:30etan Abandoibarran).
Bestalde, Deabru Beltzak talde bilborratarentzat egun berezia izango da. 22:15etan Guggenheim museoaren atzeko aldean, Les tambours de feu (Suaren danborrak) ikuskizuna eskainiko dute. Obraren 500. antzezpena izango da gaurkoa. 00:00etan Karola gunean, Ana Torrojak abestu du. Konpartsen egitarauari so eginez, 23:00etan Kaskagorri konpartsan EH Sound Hip Hop gaua biziko dute. Euskalgunean, Siroka eta Itziarren Semeak (23:30etan) taldeek joko dute. 23:30etan Aixe Berrira hurbiltzen direnek Vendetta taldeak eskainiko duen kontzertua ikusi ahal izango dute. 00:00etan Family Tryp taldeak joko du Tintigorrin eta 00:30etan Distorsion taldeak Pinpilinpauxan.
Su artifizialei dagokienez, 22:45etatik aurrera, Xaraiva su etxeak (Galizia) izango du Bilboko zerua kolorez estaltzeko ardura.