POLIZIA OPERAZIOA IPAR EUSKAL HERRIAN ETA BIARNON. ETA

Laurence Levert epailea Urruñako miaketan

2004ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laurence Levert epailea igande goiz erditsutan etorri zen Urruñara, etxe miaketetan eta atxilotuen galdeketetan parte hartzera. Oren batez egon zen etxean. Ondotik segurtasun neurri handiek babesturik joan zen handik. Atzo goizean, etxe miaketarekin jarraitu zuen. Igandeko operazioa eta etxe miaketak Laurence Levert epailearen aginduz egin ziren. Epaile hori bertze polizia operazio handi batzuen karietara ere etorri izana da Ipar Euskal Herrira, miaketetan parte hartzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.