«Legatua» antolatzen hasi da Eusko Jaurlaritza

Egindako lanarekin «aseta» daudela esan du Bingen Zupiria Eusko jaurlaritzaren eledunak, gobernu bileraren ostea egindako agerraldian.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eleduna, agerraldiaren aurretik, gaur. GAIZKA UCEDA
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eleduna, agerraldiaren aurretik, gaur. GAIZKA UCEDA
gurutze izagirre intxauspe
2024ko apirilaren 23a
14:00
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak kontseilariei eskatu die egindako lanen eta egiteko daudenen lanen ebaluazio egin dezatela, «legatua» ordenatzeko. Bingen Zupiria eledunak eman du horren berri, Jaurlaritzako kontseilariek egindako gobernu bileraren osteko agerraldian. Igandeko emaitzekin «aseta» daudela ere gaineratu du, bai EAJk eta PSE-EEk lortu dituzten emaitzengatik, bai kanpainan «normaltasuna» nagusi izan delako.

Gobernuak azken legegintzaldian egindako lanaren balorazioa egiteko ere baliatu dute gaurko bilera, eta, pandemiak eta nazioarteko ezegonkortasunak ardaztutako legealdia izan dela kontuan hartuta, «eginbeharrekoak eginda, aseta» amaituko dutela esan du. Gainera, igandeko emaitzen arabera, «gizarteak gobernuaren jardunbidea modu baikorrean baloratu duela» ondorioztatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.