Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide kopurua 75etik 60ra murriztea proposatu duEAEko PPk,administrazio publikoa «argaltzeko» neurri gisa. Datozen hauteskundeetarako programan jasoko du egitasmo hori, eta baliteke Eusko Legebiltzarrean ere legez besteko proposamen moduan aurkeztea.
Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, legebiltzarkide kopurua %20 murriztuz gero herritarrek politikari dioten «konfiantza» handituko litzateke: «Gure herrian dagoen garai politikoak halako neurriak eskatzen ditu, eta politikariok eredu izan behar dugu». Oiartzabalen arabera,neurri horrekin aurreztutako dirua gizarte ongizatea indartzeko erabiltzea proposatuko du PPk bere programan. Hiru ardatz izango ditu PPren hauteskunde programak, Oiartzabalek azaldu duenez: «Euskadin bizikidetza sendotzea»;hazkundea eta enplegua lortzeko «politika ausartak» bultzatzea; eta politika «gardentasunez» kudeatzea.
«Populismo lizuna»
PSEk gogor kritikatu du Eusko Legebiltzarreko kide kopurua murrizteko PPk egindako proposamena. Oscar Rodriguez parlamentariaren ustez, «asmakeria hutsa» da PPrena, eta «populismo lizuna» egitea egotzi dio alderdi horri. Gogorarazi duenez, hauteskundeetarako legearen erreforma tramitatzen ari dira legebiltzarrean, eta PPk ez du zuzenketarik aurkeztu murrizketa hori eskatzeko.Hala, proposamenarekin bazterrak nahastu nahi izatea egotzi dio PSEk PPri.
Legebiltzarkideak %20 murriztea proposatu du PPk
Eusko Legebiltzarreko eserlekuak 75etik 60ra gutxitzea proposatuko du PPk hauteskunde programan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu