Efe albiste agentziak iturri juridikoak eta Eusko Legebiltzarrekoak aipatuz eman duen informazioaren arabera, Juan Mari Atutxak, Gorka Knörrek eta Kontxi Bilbaok beren kontrako kereila bertan behera gera zedin aurkeztutako helegitea atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiko Desadostasun Aretoak; ondorioz, kereilaren prozedurak aurrera segituko du.
SA taldea desegiteko agindua ez zutela bete-eta, Espainiako Fiskaltzak aurkeztu zuen Legebiltzarreko Mahaiko hiru kide horien aurkako salaketa —Mahaiko lehendakaria da Atutxa, lehendakariordea Knörr eta bigarren idazkariordea Bilbao—. EAEko Auzitegi Nagusiak, berriz, Desadostasun Aretoa eratu behar izan zuen kereila aintzat hartu edo ez erabakitzeko, sala arruntean berdinketa gertatu baitzen kereilaren aldeko eta kontrako epaileen artean.
Hala, Desadostasun Aretoa eratzerakoantira-birak sortu ziren EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Espainiko Botere Judizialaren artean, Auzitegi Nagusiko presidente Manuel Maria Zorrillak eratu zuen Desadostasun Aregoa atzera bota baitzuen Espainiako Botere Judizialak, eta berak eratu baitzuen beste bat. Areto horrek erabaki zuen kereila aintzat hartzea, eta, halaber, Legebiltzarreko Mahaiko kideen helegitea atzera botatzea.
Eusko Legebiltzarra / EAEko Auzitegi Nagusia
Legebiltzarreko Mahaiko EAJko, EAko eta EB-IUko ordezkarien helegitea atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiak
SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziotela-eta, EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide Juan Mari Atutxaren (EAJ), Gorka Knörren (EA) eta Kontxi Bilbaoren (EB-IU) aurka aintzat hartutako kereilak aurrera segituko du. Izan ere, hiru lagun horiek kereilaren kontra aurkeztutako helegitea atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiko Desadostasun Aretoak. Espainiako Fiskaltzaren ekimena izan zen legebiltzarkide horien aurka kereila aurkeztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu