Ipar Euskal Herriko Batasuneko 14 kide atxilotu zituen joan den astean Frantziako Poliziak, indar politiko horren aurka inoiz egin duen sarekadarik handienean -guztiak aske utzi zituzten hiru egunen buruan-. Hori dela eta, biltzar berezia egin du gaur Batasunak Uztaritzen (Lapurdi), egungo egoera zein den aztertzeko eta etorkizuneko bidea zehazteko.
Hain zuzen ere, sarekada horren oinarrian Batasuna Iparraldean ere legez kanpo uzteko asmoa egon daitekeela onartu du Xabi Larralde bozeramaileak -bera izan zen atxilotuetako bat-. Frantzia urrats hori egiteko Espainiaren presioa jasaten ari dela iritzi dio, baina, halaber, berak ere baduela interesa Batasuna suntsitzeko. Nolanahi ere, oztopo guztien gainetik "auotnomiaren aldeko" lanean jarraituko dutela berretsi dute biltzarreko parte hartzaileek.
Politika
Legez kanporatze saioen gainetik autonomiaren aldeko lanean jarraituko duela berretsi du Iparraldeko Batasunak
Joan den asteko Polizia sarekadaren ondotik biltzar nagusi berezia egin dute gaur Uztaritzen, eta ehun bat lagun bildu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu