Informatika

Lehen aldiz egingo da Araba Encounter, bihartik aurrera

Interneterako konexio etengabeaz gain, hamabost tailer eta hitzaldi izango dira. Orotara, 600 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute.

Agerraldia egin zuten atzo Araba Encounter ekimena elkarlanean antolatzen duten erakundeetako ordezkariek. ARABA ENCOUNTER
2014ko abenduaren 5a
11:02
Entzun

Bihartik aurrera egingo da Araba Encounter, Gasteizen, lehen aldiz. Astelehenera arte iraungo du informatika zaleentzako topaketak, eta 600 parte hartzaile bilduko ditu. Arrakasta handia izango du lehen edizioak; izan ere, sarrerak salgai jarri eta gutxira bukatu ziren.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak atzoko aurkezpenean adierazi zuenez, Gasteizko Iradier Arena —han egingo da topaketa— Internet eta teknologia berrien zale eta profesionalen "agora pubilkoa" bilakatuko da. Interneterako konexio azkar etenegabearekin batera, publikoari irekitako hamabost hitzaldi eta tailer izango dira. Besteak beste, teknologia berrien eta gailu mugikorren erabilera egokia, sareko presentzia eta ospea hobetzea, bideo-jokoen garapena eta robotika landuko dituzte.

Leticia Comeron Gasteizko Udaleko Teknologia Berrien zinegotziak elkarlan publiko-pribatuaren ondorio gisa aurkeztu du ekinbidea. Euskalteleko Harreman Instituzionaletako zuzendari Nerea Lupardok azaldu duenez, Araba Encounter "talentu gazteen topagunea" izatea da helburua, ideiak eta ezagutzak partekatzeko eta Araba “lurralde teknologiko” gisa finkatzen laguntzeko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.