Lehen elkarretaratzea PPren egoitza aurrean

Nafarroako atxilotuen gurasoen asteleheneroko protesta lekuz aldatu dute gobernu aldaketarekin

Nafarroan atxilotutako gazteen gurasoak, herenegun, PPren Iruñeko egoitzaren aurrean. JAGOBA MANTEROLA / ARP.
Juan Luis Zabala
Iruñea
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Orain arte, PSNk Sarasate pasealekuan duen egoitzaren aurrean biltzen ziren, baina herenegun PPk Karlos III.aren kalean duen egoitzara joan ziren Nafarroan atxilotutakoen gurasoak, asteleheneroko protesta egiteko.

Lekuz aldatzeko arrazoi bakarra, Espainiako gobernu aldaketa. Orain PPren egoitzaren aurrean eskatuko dute euren seme-alabak «bakean uzteko».

Astelehenero, Utzi gure seme-alabak bakean. Stop atxiloketak, torturak, epaiketak leloaren pean biltzen dira beren jarduera politikoagatik jazarpena pairatu duten gazte batzuen gurasoak iragan otsailetik. Aztnugal [laguntza alderantziz] Tortura gehiagorik ez pankarta hartuta, ez dute hutsik egiten asteroko ekitaldian, aste honetatik aurrera Karlos III.aren kalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.