Lehen fasean sartzear, beste hamasei hildako eta 137 kutsatu

Bizkaiak 10.000 kutsatuen langa gainditu du. Hego Euskal Herrian atzo hildakoen hiru laurden herrialde horretan hil ziren.

Herritar batzuk, Bilboko Alde Zaharrean. ARITZ LOIOLA, FOKU
2020ko maiatzaren 10a
14:04
Entzun

Hego Euskal Herria lehen fasean sartzear dela, atzo hamasei pertsona hil ziren koronabirusak jota. Otsailaren amaieran antzeman zituzten lehen positiboak Euskal Herrian, eta hamar aste geroago, zortzi asteko konfinamenduaren ostean, 137 positibo diagnostikatu zituzten atzo. Guztira, 25.290 dira positiboak Euskal Herrian.

Daturik txarrenak Bizkaiak eman ditu azken orduetan. Hegoaldean atzo hildako hamasei pertsonatik hamabi Bizkaian hil ziren. Gainera, herrialde horretan bakarrik 10.000 kutsatuen langa gainditu da (10.021), atzo 59 positibo gehiago egon baitziren. 266 pertsona daude ospitalean.

Araban 351 pertsona hil dira birusagatik, eta kasu positiboak 4.649 izan dira, horietatik 45, azken orduetan. Oraintxe, 92 pertsona daude ospitalean. Atzo bi pertsona hil ziren Araban.

Gipuzkoan 3.007 dira orain arteko positiboak; hogei gehiago azken orduetan. 277 pertsona hil dira herrialde horretan; azken orduetan, bat gehiago.

Nafarroan ere pertsona bat hil zen atzo koronabirusak jota, eta 488 dira guztira pandemia hasi zenetik. Beste hamahiru positibo izan dira azken orduetan. PCR eta test azkarrekin antzemandako kasuak 7.462 dira guztira herrialde horretan. Atzo bi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.