Euskara

Lehen hitza euskaraz egiteko kanpaina abiatu du Bai Euskarari elkarteak, Gasteizko saltokietan

Gasteizko euskararen mapa osatu du elkarteak, Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokiekin. Helburua da euskarazko kontsumoa sustatzea eta euskarazko merkataritza eskaintza handitzea.

jarraia146850.jpg
2017ko azaroaren 9a
15:40
Entzun

Gasteizko Udalarekin elkarlanean abiatuko du Bai Euskarari elkarteak kontsumoa euskaraz sustatzeko kanpaina. "Euskararen aldagaiari garrantzia ematen dioten kontsumitzaile irizpidedun aktiboak giltzarri izango dira kanpaina honetan, erronka baita euskaraz dakiten edo-eta ikasten ari diren pertsonak euskaraz kontsumitzera animatzea, lehen hitza euskaraz eginez", azaldu du elkarteak.

Kontsumitzaileak Bai Euskarari ziurtagiria duten saltokietara erakartzean gain, gainerako markatariak "euskarak eskaintzen duen balioaz ohartaraztea" izango da helburua.

Une honetan, ehun saltoki inguruk osatzen dute Gasteizko euskararen mapa, eta saltokiak hiru mailatan daude sailkatuta: “zerbitzua eta lana euskaraz”, “zerbitzua euskaraz” eta “euskararen bidean”. Bai Euskarari elkarteak gonbitea egin die hiriko gainontzeko merkatariei haien saltokiak mapara gehitu ditzaten.

Kanpaina hedatzeko, "Lehen hitzak balio handia du" izeneko bideoa argitaratu du elkarteak.

[youtube]https://youtu.be/9jdw8JNHhnM[/youtube]

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.