Gazte mugimenduak

Lemoan egingo dute Ernaik eta Aitzinak 2019ko Gazte Topagunea

Apirilaren 19tik 22ra ospatuko dute jaialdia, Askatasun Bulkadak independentziara lelopean, "lau egunez Lemoako herria aldarri, borroka, kolore, bizipoz eta doinuz betetzeko".

Aritz Loiola, Foku. BULKADA BERRIEN GARAIA DA DINAMIKAREN AURKEZPENA, EKAINEAN, BILBON.
2018ko azaroaren 22a
12:45
Entzun

Aurtengo Gazte Topagunean "inoizko bereziena eta ahaztezinena" izango dela aurreratu dute Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek. "Lemoa (Bizkaia) bilakatuko dugu 40.urteurreneko gazteon topagune". Askatasun Bulkadak independentziara leloa jarri diote, 'Bulkada berrien garaia da' dinamikarekin lotuta: "Gazteon garaia delako, bulkada berriena". Gazteek "zerumuga argi" dutela ziurtatu dute, eta "bizi-bizirik" daudela, esparru ugaritan: "Mugimendu feministatik hasi eta euskalgintzara; prekaritatearen aurkako borroketatik hezkuntza propioaren aldeko dinamiketara; sexu askatasunaren aldeko borroketatik, preso, iheslari eta deportatu politikoen kaleratzera".

"Eskaintza askotarikoa eta zabala" prestatzen ari direla gaineratu dute: hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak, kirolerako eta aisialdirako tarteak eta Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika taldez osatutako "festibal erraldoia". Nazioarteko gazte erakundeetako hainbat kide ere etorriko direla iragarri dute. Gainera, lehen aldiz, "auzolan egun bateratuak" ere egingo dituzte.

Salgai jarri dituzte jada Gazte Topagunera joateko bonuak. gaztetopagunea.eus webgunean jarri dute informazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.