Presoak

Leo Esteban hil da, Etxeraten arabera, sakabanaketaren ondorioz

Leo Esteban Nieto hil zen atzo iluntzean, Etxerat preso politikoen sostegu taldearen arabera, sakabanaketaren ondorioz. Izan ere, errepide istripua izan zuen 1989an, Esteban Esteban Nieto anaia zena Puerto de Santa Mariako espetxean bisitatu eta Euskal Herrirako bidean zela: zango bat galdu zuen, eta oinaze handiak utzi zizkion. 21 ebakuntza egin zizkioten istripua izan zuenetik.

2004ko ekainaren 4a
16:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Esteban Esteban Nieto anaia, berriz, minbizia zuen arren denbora askoz espetxean izan zuten, eta libre utzi eta hilabete gutxiren buruan hil zen.

Horren guztiaren berri zehatzago bihar emango du Etxeratek, Tolosako (Gipuzkoa) tanatorian egingo duten prentsaurrekoan. Prentsaurrekoaren ondoren, 11:30etan, auto karabana egingo dute Tolosako tanatoriotik Donostiako Errekaldekora.

Leo Estebani igandean egingo diote azken agurra, 12:00etan, Larraitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.