musika

Leonard Cohenen zorabioa

Abeslariak ondoeza izan du bart Valentzian, kontzertua ematen ari zela. Erietxera eraman dute eta gaur goizean eman diote senda agiria. Herenegun Barakaldon izan zen. 75 urte ditu.

2009ko irailaren 19a
17:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Leonard Cohenek atzo gauean susto handia eman zien bere jarraitzaileei Valentzian (Herrialde Katalanak), kontzertua ematen ari zela zorabiatu egin baitzen. Ondoezaren ondorioz -antolatzaileek zioten elikadurak eragin ziola-, ordu erdiz zain egon ostean, bertan behera utzi zuten emanaldia eta Cohen erietxera eraman zuten, hamaikak aldera. Gaur goizeko lauretan eman diote senda agiria.

Cohen (75 urte, Kanada) kontzertuko laugarren kanta abesten ari zela Bird on a wire, zorabiatu eta ziplo erori zen oholtzan. Jarraitzaileek gero esan zuten lehen hiru abestietan artista ez zutela fisikoki ondo ikusi, makurtu egin zelako batzuetan, ezinean bezala. Sei mila ikusle izan ziren.

Herenegun Barakaldon (Bizkaia) eman zuen kontzertua, BECen. Hiru orduz aritu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.