PASARTE HAUTATUA. Txillardegi

Leturiaren egunkari ezkutua (1957)

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bakarrik nago Zerubiden.

Baina ez nitaz urrikaldu, nahita etorri naiz-eta bakarrik egotera. Eta bai pozik, alegia!

Hemen bakarrik nago, egia esan; baina nahiago dut mila aldiz orain bezala egonda, pixkanaka-pixkanaka, zeru-lurraren handia eta ederra dastatu, jende askok inguratuta denbora alferrik xahutu eta galdu baino.

Zer da-eta bakarrik egotea? Kalez kale lagun askok inguratuta ibili arren, ez ote naiz ni egon ohi, hala eta guziz ere, orain nagoen baino askozaz bakarrago eta utziago? Bai, zinez, eta sarri.

[...] Gaur ez honelakorik. Hain zuzen ere, bakarrik etorri naiz Zerubide honetara, eta pozik nago nire bakartasunean. Lortu al daiteke edozein gogo-gauza bakartasunaz maiz elikatzeke?

Zerubide hau txit da polita, parke guziak bezala. Ez dakit Zerubide ote den polita, ala Zerubide bera ez dena, hots, bere parketasuna. Hori ez zait axola handirik, ederra dela baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.