euskara

Lexikoa eta terminologia lantzeko baliabideak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak

"Euskararen erabilera bultzatzeko" balioko du erreminta sorta berriak, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordearen arabera.  

Tresna berrien egokitzapenean parte hartu duten erakundeetako kideak, aurkezpen ekitaldian. IREKIA
Jon Ander De la Hoz.
2018ko otsailaren 8a
17:16
Entzun

Euskarazko lexikoa eta terminologia landu eta sustatzeko hamairu tresna aurkeztu ditu gaur Eusko Jaurlaritzak, Donostiako Tabakaleran. Euskara arlo guztietan erabiltzeko oinarriak ezartzea da tresna hauen helburua, Miren Dobaran Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordearen arabera: "Baliabide hauekin euskararen erabilera gure egunerokotasunean normalizatzen jarraitzeko urratsak emango ditugu".

Horretarako, bederatzi hiztegi terminologiko egin ditu UZEIk. Osasun arlokoak dira hiru, eta garraioari, azoka eta biltzarrei, ehiza eta arrantzari, mineralei, eta sare sozialei nahiz telefoniari buruzkoak dira gainontzekoak. Horrez gain, Hiztegibar deituriko plug-in bat ere aurkeztu dute, eta Hizketa Ereduak argitalpena aplikazio bihurtu.

Halaber, Elhuyar Fundazioaren hiztegiaren web orrialdea eta sakelekoetarako aplikazioa berriztu dituzte. Josu Aztiria fundazioko kideak azaldu duenez, euskarazko web orrialdeen artean "Elhuyar bigarrena izan da bisita kopuruan 2017. urtean, Wikipediaren atzetik".  Ia bederatzi milioi bisita jaso ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.