EUSKAL PRESOAK

Liher Aretxabaleta atxilotu du Guardia Zibilak

Joan den ekainaren 28 eta 29an, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, eta, orain, epaileak fiskalaren argudioei arrazoia eman die. Horren ondorioz, bilbotarra atxilotu du Guardia Zibilak.

'Liher auzoan eta libre' dinamika. @ADAXKAKE
2017ko uztailaren 17a
12:42
Entzun

Sei urteko espetxe zigorra bete ondoren, aske geratu zen, 2013ko urtarrilean. Oraingo honetan, baina, beste auzi batengatik atxilotu dute.

Aretxabaleta Frantzian atxilotu zuten, 2007an, eta Fresnes, Soto del Real eta Ocañako espetxeetan bete zuen zigorra. Aurtengo ekainean, Liher azoan eta libre dinamikakoek salatu zuten epaiketa hori "konponbiderako beste traba bat" zela, eta "iraganean kokatutako mendekotasun politika bati erantzuten dion Espainiar estatuaren estrategia errepresiboan" kokatzen zutela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.