Atxiloketak

Liher Rodriguez Aretxabaleta da Paristik gertu atxilotu zuten beste euskal herritarra

Astelehen gauean atzeman zuten etakidea delakoan, Iker Beristain Gutierrezekin batera.

2007ko uztailaren 6a
17:00
Entzun
Polizia iturriek esan dutenez, Liher Rodriguez Aretxabaleta (27 urte) da astelehen gauean Paristik gertu Iker Beristain Gutierrezekin batera atxilotu zuten beste euskal herritarra. Ustezko etakideak izateagatik atzeman zituen Frantziako Poliziak eta, Beristain segituan identifikatu bazuten ere, Rodriguez identifikatu ezinda ibili dira.

Rodriguez Poliziak fitxatu gabe zegoela adierazi dute. Beristain bezala, ETAren talde logistikoaren kide izan daitekeela esan dute, bide batez.

Poliziaren arabera, bi euskal herritarrak furgoneta batean zihoazen, eta hau gainkargatik mantso zihoalako geratu zuten. Orduan atzeman zituzten ustezko bi etakideak. Biek ere dokumentazio faltsua zutela zabaldu zuten iturri horiek, eta batek pistola ere bazeramala. Informatikako materiala, ETAren anagrama zuten disko gogorrak eta polizien autoak atzemateko eskanerra zituzten autoan. Poliziak uste du Champs-Sur-Marne herrian bizi zirela.

Rodriguez eta Beristain pasatu dira dagoeneko epailearen aurretik, Parisen. Baita astelehenean Donibane Garazin (Baxe Nafarroa) atxilotu zituzten beste hiru ustezko etakideak ere: Joseba Antton Aranibar, Ekaitz Agirre eta Aingeru Cardaño.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.