Politika

Liskar handiak izan dira Donostian, falangisten manifestazioa eragotzi nahian

Ertzaintza jaialdi antifaxistako kideei oldartzean hasi dira iskanbilak. Arratsaldeko bostetan zen Falangearen manifestazioa hastekoa, baina Herrizaingo Sailak jakinarazi du liskarrek iraun bitartean ez zietela utziko Donostiako hirigunean egin behar zuten manifestazioa egiten, eta Garbera ingurura eraman dituzte. Istiluak baretu ez direnez, bertan egin dute falangistek "Espainiaren batasun nazionalaren aldeko ekitaldia". Herrizaingo Sailak emandako informazioaren arabera, bi lagun atxilotu dituzte ertzainek arratsaldean Donostian izandako istiluekin lotura dutelakoan.

2007ko urriaren 12a
20:20
Entzun
Espainiako Falangeko kideek, Hispanitatearen Eguna dela-eta, manifestazioa egin nahi zuten gaur Donostian, Bulebarrean -17:00etan zuten hitzordua-, eta Ertzaintzak dena prest utzi die, hustu egin dutelako Bulebarra. Baina 19:00etan, artean, hasi gabe zegoen manifestazioa. Liskar handiak sortu direlako Parte Zaharrean eta hiriaren erdialdean ertzainen eta faxisten manifestazioa eragotzi nahi zuten hainbat gazteren artean. Burua estalitako hainbat lagunek edukiontziak gurutzatu dituzte eta horietako batzuk erre ere bai. Lekukoen arabera, autobus bat ere erre dute eta banketxe bati ere eraso diote. Parte Zaharreko sarrerak itxita izan ditu Ertzaintzak, eta istiluek iraun duten denboran,ez da ez autobus zerbitzurik ez taxi zerbitzurik izan. Ertzainek, aurrez, kazetariak ere bidali egin dituzte Bulebarretik.

Falangistak A-8ko Zarauzko (Gipuzkoa) ordainlekuan geldirik izan dituzte ertzainek, eta gero Donostia sarreran. Handik Garbera ingurura eraman dituzte ondoren, eta bertan egin dute elkarretaratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.