ETAk desmilitartzeaz eta armagabetzeazegindako gogoeta «positiboa» iruditu zaio Lokarriri. «Duela hilabete batzuk eskatzen hasi ginena da», adierazi du. Garrantzitsua iruditu zaio ETAk indarkeria behin betiko amaitu dadin azaldutako konpromisoa mantentzea, baitahori horrela izan dadin ziurtatzeko ardura hartzea ere.
Bake prozesuan atzerapausorik ez dagoela uste du Lokarrik, ETAk ez bezala; besteen artean, Sorturen legeztatzea, indarkeriarik gabeko hauteskundeak eta gehiegikeria polizialaren biktimen onarpena izan ditu gogoan. «ETAk onartzen badu euskal gizartea dela bake prozesuaren protagonista, bake prozesua gauzatzeko hartutako erritmoa ere errespetatu beharko du».
Hala ere, nabarmendu du bake prozesuan zailtasunak egon direla. Aurrera pausoak eman ahal izateko Espainia eta Frantzia ETArekin zuzenean «kontaktu teknikoak» egitearen aurka azaltzea oztopo bat da armagabetzerako eta desmilitartzerako, Lokarriren esanetan.
Gobernuek azaltzen duten «utzikeriaren» aurrean, Lokarrik bere proposamena azaldu du berriro ere: «Alderdi politikoak eta euskal erakundeak izan daitezela, elkarrizketaren bitartez, gai honen inguruan adostasunera heltzen direnak». Uste du hala euskal gizarteak bake prozesuaren inguruan duen iritzia azalduko liekeela Espainiako eta Frantziako gobernuei eta ETAri, eta hori dela egokiena.
Horrez gain, Lokarriren ustetan, bakea lortzeko garrantzitsua da ETAk azken urteetan «biktimei sortu dien mina aitortzea»;horretarako ez zaio beharrezkoa iruditzen bi gobernuek pausoak ematea.
Lokarriren ustetan, ona da ETA prest azaltzea egitura armatua desegiteko
Gizarte sareak azaldu du bakea lortzeko garrantzitsua dela «ETAk biktimei sortu dien mina aitortzea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu