Lola Lopez eta euskal presoak babesteko elkartu dira Granollersen

Ortuzarrek PPri eskatu dio espetxe politika malguago bat martxan jartzeko, prozesuak aurrera egin dezan

Bilbo
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Pasa den larunbatean elkarretaratzea egin zuten Granollersen (Bartzelona), Lola Lopez —preso politiko katalana eta EPPK-ko kidea— eta euskal preso politikoak Euskal Herrira eraman ditzaten exijitzeko.Lopezi elkartasuna adierazteko Granollerseko batzarrak deituta, 30 bat pertsonak bat egin zuten deialdiarekin. Dispertsioa salatu zuten, eta zenbait eskari egin zizkioten Espainiako Gobernuari: gaixotasun larria duten eta zigorra bete duten presoak askatzea, Parot doktrina deiturikoa baliogabetzea, euskal presoekin neurri berezirik ez hartzea eta iheslariei Euskal Herrira itzultzen uztea.

EAJ, PP eta espetxe politika

BBBko presidente Andoni Ortuzarrek adierazi du espero duela PP gobernura heltzean espetxe politikaren inguruko ikuspegia aldatzea, «bake prozesua» bultzatuko duen «legearen interpretazioa»eginez.Espainiako Radio Nacional irratian egin dioten elkarrizketan esan du Raxoi presidente hautatzeko Kongresuko saioan EAJk Euskal Herriko bake eta normalizazio prozesuaz egindako «hitzen» arabera ez, eta«ekintzen» arabera erabakiko duela bere botoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.