Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopez «konbentzituta» dago adostasun«ia orokorra» dagoela, «baita PPko sektore batzuetan ere», bestelako kartzela politika baten alde, egungo legerian aldaketarik beharko ez lukeena.
ETBn atzo egin zioten elkarrizketa batean, Lopezek adierazi zuen egungo legeriak bidea ematen duela euskal presoak «gerturatzea», «baldintzak betetzen dituztenei» hirugarren gradua ezartzea edo gaixotasun larria dutenak kartzelatik ateratzea. «Hau da, bestelako kartzela politika bat ezar genezake, garai berri hau sendotzen lagun dezakeena», esan zuen Patxi Lopezek atzo; «horregatik eskatuko diot Espainiako Gobernuari beste politika bat martxan jartzeko», gehitu zuen.
«Une bakoitzean egin behar dena egiteko gobernatu behar da, eta ez mediatikoki bati edo besteari ongi iruditzeko», gaineratu zuen, eta «estatu politika» egiteko eskatu zuen.
Era berean, Sorturen legeztatzea, Parot doktrina edo Bateragune auzia «inori eta ezeri kalterik ez egiteko moduan» kudeatu behar direla esan zuen, eta gai horietan «justizia» egingo dela iritzi dio, eta «legeari eta egoerari» erantzungo diola.
Lopezek azaldu zuen «izugarri» harrituko litzatekeela Auzitegi Konstituzionalak Sortu ez legeztatzea erabakiko balu.
Lopez: «Bestelako kartzela politika baterako, adostasun handia dago»
Konstituzionalak Sortu legez kanpo uzteak «izugarri» harrituko lukeela esan du EAEko lehendakariak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu