ETAren su-etena. Erreakzioak

Lopez: «Jaurlaritza galtzeak ez dit axola, bakea betiko lortzen bada»

Lehendakariarentzat, «berebiziko garrantzia» du ezker abertzaleak lehenengo aldiz ETAri eskaria egiteak

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Patxi Lopez lehendakariak adierazi du ez litzaiokeela «axola» izango lehendakaritza galtzeak «baldin etabehin betiko bakerako bidean aurrera egingo balitz, eta ezker abertzaleak indarkeriarekin betiko hautsi duelako hauteskundeetan parte hartuko balu». Ezker abertzaleak urrats hori ematea«mugarri» litzateke ETAren indarkeria amaitzeko, Lopezen ustez. Nolanahi ere, lehendakaria ziur da PSE-EEk Ajuria Enean jarraituko duela nahiz eta ezker abertzalea hauteskundeetara aurkeztu, Jaurlaritzak bultzatutako aldaketak «luze» iraungo duelako.

TVE telebista katean egin dioten elkarrizketan, lehendakaria ziur da ETAk ez duela inoiz bere porrota onartuko etaamaiera agiririk kaleratuko, baina aitortu du azken agiriaren ondoren, egoera «hobeto» dagoela. «Hobeto gaude ETAk barneratu duelako amaitzea beste biderik ez duela. Denon artean ikusarazi diogu ez duelasekula ezer lortuko, eta hori Zuzenbide Estatuaren indarraren ondorio izan da».

Horrez gain, lehendakariak«berebiziko garrantzia» eman dio lehenengo aldiz ezker abertzaleak ETAri eskaria egiteari, eta ez alderantziz. Baina, hala ere, ezker abertzaleak hauteskundeetan egon nahi badu, «gainontzekoek egin duten ibilbide demokratikoa egin» beharko duela esan du.

Alderdien mahaia

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako eledunaren irudiko, berriz, ETAkberak uzten du ezker abertzalea legez kanpo,eta horregatik hitz egin behar dio «argi» ezker abertzaleak ETAri, armak betirako utz ditzan exijituz. Jaurlaritzako eledunaren ustez, ETAren agiriaren ostean ere ez dago baldintzarik alderdien mahaia elkartzeko, baina lehendakariak jarraitu egingo du alderdi gehienekin hizketan, «era diskretuan, orain arteegin duen eran».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.